Asteartean hasi ziren magiaz betetako egunak magia tailerrarekin. Bi egunetan magia munduaren inguruan zer ikasi izan zuten gerturatu zirenek. Txan magoaren emanaldiarekin eman zitzaion jarraipena Txisteratiken barruko ikuskizunei ostegunean, Soreasu antzokian. Ostiralean, Gazteen Galan mago gazteenek hartu zuten lekukoa, Sanagustin kulturgunea girotuz beraien emanaldiekin. Larunbatean kaleko magia izan zen protagonista Alde Zaharrean zehar, eta herritarrek askotariko trikimailuekin gozatzeko aukera izan zuten. Atzo, igandez, borobildu zuten Txisteratiken zazpigarren edizioa, Gala Nagusiarekin.
Argazki galeria osorik ikus daiteke kulturazartxibategidigitala.eus atarian.