41. Euskal Antzerki Topaketak

Antzerki Topaketek bete dute asteburuko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

(Argazkia: Kulturaz)

Identitarteak, Itsas behera, Troia eta Lagun beltz asko antzezlanak ikusi ahal izan dira Soreasu antzokiko eta Dinamoa sormen guneko espazioetan. Txotxongilo tailerra ere izan da haurrentzat Dinamoan bertan. 

Identitarteak antzezlanak eman zion hasiera pasa den asteko antzerki emanaldiei, Dinamoa sormen gunean. Soreasuko plazan egitekoa bazen ere, eguraldiagatik, Dinamoko gorputzaren eremuan egin zuten Troia antzezlanaren emanaldia larunbat eguerdian. Txotxongilo tailerra ere espazio berean gauzatu zen igande eguerdian. 

Itsas behera eta Lagun beltz asko antzezlanak, berriz, Soreasu antzokian izan ziren; lehena, ostiralean, eta bigarrena, igandean.

 

Emanaldien eta tailerrearen argazkiak kulturazartxibategidigitala.eus atarian daude ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide