'Kantatzen duen herri bat' kontzertua eskaini dute ahots ugarik bat eginda

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko abe. 4a, 08:00

Juan Antxieta musika eskolaren 40 urteurrenaren barruan ekitaldi berezia eskaini zuten atzo, igandea, Soreasu antzokian. Musika eskolako musikari gazteen eta euskal kantagintzan ezagunak diren beste hainbaten doinuek eta ahotsek bat egin zuten agertoki gainean.

Juan Antxieta musika eskolaren 40. urtemugako ospakizunen barruan, atzo, Euskararen Egunean, Kantatzen duen herri bat izeneko euskal kantaz osatutako kontzertu berezia eskaini zuten musika eskolako musikariek, euskal kantagintzan erreferenteak diren beste hainbat musikarirekin batera; Eñaut Elorrieta, Maixa Lizarribar, Imuntzo eta Beloki, Deñe Garcia-Bravo eta Ines Osinaga igo ziren agertokira.

(Argazkiak: Alberto Beloki/Kulturaz)

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide