Su Ta Gar taldearen kontzertuak leporaino bete du Sanagustin kulturgunea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Hator Hator Horror Fest jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua izan zen larunbateakoa. Arratsaldean, fantasia eta beldurreko zinemaz gozatzeko aukera ere izan zen, urtero bezala, Soreasu antzokian. 

Hator Hator Horror Fest jaialdiaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Urtero legez, larunbatean, fantasia eta beldurrezko filmen proiekzioa izan zen Soreasu antzokian. Gauean, Su Ta Gar taldeak  Sanagustin kulturgunean eskaini zuen kontzertuak leporaino bete zuen aretoa. Igandean, berriz, Umeeen Hator Hator festa izan zen Sanagustin kulturgunean, film emanaldiarekin eta makilaje tailerrarekin batera, txikienen gozamenerako. 

Ekitaldi horien argazki galeria, betiko moduan, kulturazartxibategidigitala.eus atarian dago ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide