Agortu dira 2024ko Kultur Bonuak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko abe. 15a, 10:19

Sanagustin kulturgunea gainezka, Su ta Gar taldearen azken kontzertuan. (Kulturaz)

Dagoeneko agortu dira 2024ko Kultur Bonuak. Atzo iluntzean ireki zuen Kulturaz kooperatibak bonuak erosteko epea, eta gaur goizean jakinarazi dutenez, dagoeneko guztiak saldu dituzte. Bonua erosi dutenenekin datozen egunetan jarriko da harremanetan Kulturaz, posta elektroniko bidez.  

Kultur Bonuaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da:

  • Hamar sarrera kontzertuetarako.
  • Hamar sarrera filmetarako.
  • Sei sarrera antzerki/dantza ekitaldietarako.
  • Sei sarrera haurren ikuskizunetarako.
  • Tailer eta ikastaroetan parte hartzeko deskontuak.

Kultur Bonu bakoitzarekin. ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira (bi erabilera gisa zenbatuko dira). Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira Kulturaz.eus atarian.

Diziplina desberdinetako ekitaldi ugariz osatutako urte oparoa izango da 2024a. Horien berri Kulturaz.eus atarian eskuratu daiteke. Datak gerturatu ahala joango gara ekitaldi gehiagoren berri ematen.

Kultur Bonua izan da herritarrei kultura eskura jarri eta kultur komunitatea indartzeko tresnetako bat. Azken urteotan, kulturzale berriak sortzeko estrategiak diseinatzen dihardu Kulturazek; kulturak etorkizunik izango badu, ezinbestekoa da ikuslegoa indartzea eta belaunaldi berriak erakartzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide