Lide Hernando eta Gartxot Unsain musikarien saioarekin ekin zioten formazio saioei aurtengo Arkupehotsak egitasmoan parte hartuko duten taldeek. Goizeko saioan formazio artistikoa eskaini zieten. Bazkalostean, berriz, Eñaut Gaztañaga musikari eta soinu ekoizlearen eskutik formazio teknikoa jaso zuten.
Behin formakuntza saioa igarota, datorren hilabetetik aurrera hasiko dira kontzertuak eskaintzen egitasmoko parte hartzaileak. Xabier Badiola bakarlaria izango da aurrena bere lana plazaratzen. Otsailaren 25ean, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua Badiolak.
Formazio egun honetako argazkiak ikusteko sartu kulturazartxibategidigitala.eus atarian.