22:00etan hasi zen Lady Banana taldearen kontzertua ostiralean. Aretoko arkupe azpiko eszenatokian izan zen emanaldia, eta jende multzo polita gerturatu zen kontzertuaz gozatzera. GPS giraren baitan antolatutako kontzertua izan zen ostiralekoa.
Larunbatean, berriz, leporaino bete zen Sanagustin. Leon Benaventeren zaleak gogotsu, segituan berotu zuten giroa, eta kontzertu luze eta indartsu batekin erantzun zuten musikariek.
Argazki galeriak osorik ikusteko Kulturaz Artxibategi Digitalean duzue aukera.