Laura Penagos Euskal Herrian bizi den aktore kolonbiarra eta euskalduna da. Dinamoa sormen gunean sormen egonaldia gauzatzeko aukera izan zuen 2023an, Franca Ramek eta Dario Fok idatzitako Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlana lantzeko. Orain, bueltan etorriko da Dinamora, bertan ondua jendaurrean aurkeztera. Martxoaren 15ean izango da Penagosen emanaldia, 19:00etan.
Aktore, sortzaile eta hezitzaile honek oholtza gainean euskaraz aritzea hautu politikotzat du. Horregatik, beste hizkuntza batzuetan jada taularatua den obra bat hartu eta euskaraz aurkeztuko digu.
Ikusgai duzuen bideoaz gain, hemengo lotura honetan EITB Kultura-k antzezlanaren inguruan egin zuen sei minutu inguruko bideoa ikus dezakezue.