Joan den asteburuko hitzordurik desiatuenetarikoa zen askorentzat Izaro Andresen kontzertua. Sarrerak aspaldi agortu ziren eta jendetza elkartu zen larunbatean Soreasun, antzokia leporaino betez.
Hala ere, Izaroren kontzertuaz gain izan da bestelako kultur hitzordurik gurean. Larunbatean bertan Sorkuntza Bekak 2023 erakusketaren aurkezpena egin zen Betharrametako erakusketa aretoan. Joan den urtean sorkuntza bekaren bat eskuratu zutenek orain arte landutakoa aurkeztu ziguten bertan. Erakusketa ikusgai dago martxoaren 24a arte, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.
Horrez gain, ia astebururo gertatu ohi den bezala, zine emanaldiak ere izan dira Soreasun. Katak, la pequeña ballena eta Priscilla izan dira proiektatu diren filmak. Azken hori gaur 21:00etako emanaldian ere ikusgai izango da.