Larunbatean Nize eta Belako taldeen kontzertuek jendetza erakarri zuten Sanagustin kulturgunera. Larehundik gora pertsona bildu ziren aretoan, giro beroan kontzertuetaz gozatu asmoz.
Igande arratsaldean aurtengo Arkupehotsak egitasmoaren hirugarren kontzertua izan genuen. Haizkan talde urdiandarrak rock doinuak ekarriz zizkigun Sanagustinera. Arratsalde honetan bertan, Pajaros filmaren proiekzioa ere egon zen Soreasu Anztokian.
Ekitaldi hauetaz gain bi erakusketa izan dira ikusgai asteburuan. Batetik, Doi erakusketa programaren barruan kokatzen den Kartoia, papaera, guraizeak Pello Ulazia mutrikuarraren obra, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Bestetik, Habitat, ezkutatu diguten historia Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak antolatutako erakusketa, Betharrametako erakusketa aretoan.