Asteburu lasaia izan da kultur egitarauari dagokionez, baina ez da hitzordurik falta izan. Atzo arratsaldean, Hegaldia ikuskizuna eskaini zuten Harribil dantza taldekoek, beraien azken lana dena, Soreasu antzokian.
Horrez gain, Dinamoa sormen gunean hitzordua finkatuta zuten zeramika tailerrean izena eman zutenek. Hil osoan zehar bertan izango dira ostiral eta larunbatetan, Maialen Zabalzaren eta Jonathan Escaparen eskutik buztina lantzen ikasteko klaseak jasotzen.
Urola Bizirik taldeak antolatutako Irin errotak, makina harrigarriak erakusketa ikusteko azken aukera ere izan da aste guztian zehar Sanagustin kulturgunean.
Gogoratu, beti bezala, kultur ekitaldi guztien irudiak ikusteko kulturazartxibategidigitala.eus webgunean duzuela aukera.