Ikasturtea amaitzen doan bezala amaitu dira Dinamoko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko mai. 27a, 19:00

Asteburuan, hiru Ikastaro izan dira Dinamoari lotutako ekintzen artean. Alde batetik, zeramika tailerraren eta Grafiaz Betea bigarren edizioaren azken saioak egin dituzte; bestetik, erreaktiboak soinu eta irudi tailerraz gozatzeko parada izan da, ostegunean hasi eta larunbata bitarte. Halaber, Txatar musika taldeak kontzertua eskaini du Sanagustin kulturgunean.

Ostegunean, 18.00etan hasi zen Erreaktiboak soinu eta irudi tailerra, Jokin Guridi artista bisualaren eskutik. Hiru eguneko ikastaroa jarraia izan zen; larunbat eguerdira arte luzatu zen. 

Grafiaz Betea bigarren edizioa ere amaitutzat eman zen ostiralean, Huarte Zentrora eginiko irteerarekin. Risografia tailerra egin zuten bertan, Maider Garayok zuzenduta.

Maiatzean zehar, ostiralero eta larunbatero egin den zeramika ikastaroa ere iritsi da amaierara. Larunbatean izan zen Maialen Zabalzak eta Jonathan Escapak dinamizatutako tailerraren azken saioa. Ikastaroan parte hartu duten ikasleek beraien lanak Maialen Zabalzaren zeramika lantegian laberatzeko aukera izan zuten. 

Musikak, hutsik ez

Ikastaroez gain, Azpeitiko Txatar musika taldeak, kaleratu berri duen Hildakoen jainko diskoa aurkezteko kontzertua eskaini zuen Sanagustin kulturgunean. Thrash musikaz girotu zituzten bazterrak Legen Beltzako musikari beteranoek, eta ondoan izan zituzten zaleak eta lagunak. 

Asteburuko argazkiak ikusteko, betiko moduan, kulturazartxibategidigitala.eus atarian duzue aukera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide