Gaztetxoen Antzerki Tailerrekoek bost antzezlan aurkeztu zituzten atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean. Urrian hasi zituzten antzerki tailerrak Dinamoa sormen gunean, eta atzo erakutsi zuten egindako lanaren emaitza jendaurrean. Xanti Agirrezabala eta Alaitz Olaizola izan dituzte irakasle, udaleko Gazteria sailak eta Kulturazek antolatutako antzerki tailerretan.
Gaztetxoen Antzerki Tailerrekoen emanaldien argazki galeria honako helbidean ikus daiteke.
Asteburuan, Antzerki Tailerrekoen emanaldiez gainera, Irati Antia Zuaznabar artistaren Azukre beltza erakusketa ikusteko aukera izan da Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Ekainaren 23a artean egongo da irekita Julian de Zulueta esklabista eta azukre tratande arabarraren inguruan sortuta lana. Asteazkenean, ekainaren 19an, gainera, bisita gidatuak eskainiko ditu artistak, erakusketatik haratago doan informazioa eskainiz bertaratzen direnei. Bisitan parte hartu nahi dutenek honako loturan eman dezakete izena doan.
Bestalde, Dinamoa sormen gunean eta Soreasu antzokian izaten diren sormen egonaldien barruan, Artedrama, arte eszenikoen plataformako ari dira Miñan antzelana prestatzen. Maddi Zumalabe artista ere Dinamoa sormen gunean ariko da Laua eta sakona lana ontzen, bi astez.