Aiala Etxegarai dantzari eta koreografoak bideratutako doako froga saioa izango da irailaren 17an Soreasuko Dinamoa sormen gunean. 19.00etan hasita, ordu eta erdiko ikastaroa emango du Azpeitiko bizilagunak, dantza garaikidearen oinarrizko mugimenduak landuz.
Dantza garaikidea probatu eta estilo horretara gerturatu nahi dutenei zuzendutako saioa izango da irailaren 17koa, dantza estilo hori ezagutu, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta horretaz gozatzekoa.
Saioa doan izango da, eta bertan parte hartu ahal izateko izen ematea zabalik dago dagoeneko dinamoa.eus webgunean.