Sormen egonaldia gauzatu du Nagore Etxabek Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Kulturaz kooperatibak sustatzen dituen sormen egonaldien lehen txandan, Antuxuna proiektua garatzen aritu da sortzailea Dinamoan.

Nagore Etxabe sortzailea Dinamoa sormen gunean izan da Kulturaz kooperatibak sustatzen dituen sormen egonaldien lehen txandan. Hain zuzen ere, Antuxuna proiektua garatzen aritu da; euskal kantutegi zaharraren birmoldaketa elektroniko zein digitalean oinarritzen da lana.

Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke argazki bilduma osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide