Iraila Kulturazen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Datozen egun eta asteetarako programazioaren berri eman du Kulturaz kooperatibak. Besteak beste, Txisteratik eguna eta Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia izango dira. Era berean, tailerretarako eta ikastaroetarako izen-emateak irekiko dituzte. 

Ikasturte berriari hasiera emateko pilak kargatu ditugu eta iraileko kultur eskaintza indartsu dator.

Tailer eta ikastaroetarako izen emateak zabalduko ditugu, kontzertuak eta bakarrizketa izango dira, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldiak, Hitzaren Eskolaren V. edizioaren hasiera, Txisteratik egun magikoak, eta hainbat kontu gehiago.

Adi iraileko agendari eta udazkenak ekarriko digunari! Informazio guztia kulturaz.eus web orrialdeko agendan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide