Datorren astean ekingo dio Grafiaz Betea egitasmoak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko ira. 18a, 09:00

Datorren astean izango da Grafiaz Betearen hirugarren edizioaren aurreneko saioa. Juan Luis Blanco zumaiarrak gidatuko du. Ikusgai jarri dugun bideo honetan dituzue proiektu honen baitan izango diren saio guztiak eta irakasleen izenak. Saio guztietarako bonua eskuragarri dago Dinamoaren webgunean.

Datorren astean ekingo dio Grafiaz Beteak, Juan Luis Blancoren tipografia saioarekin. Aurreko edizioetan bezala hileko azken ostegunetan izango dira saioak, arratsaldeko 18.00etan hasita. Sei grafia ezberdin landuko dira, grafia ezberdin bat saio bakoitzeko, eta irakasle ezberdin batekin bakoitza:

  • Tipografia, Juan Luis Blancok gidatuta.
  • Kaligrafia,  Jon Zabalegirekin.
  • Pornografia, Begoña del Tesorekin.
  • Etnografia, Usue Arrietak gidatuta.
  • Kartografia, Kulturazekin.
  • Eguzkigrafia, Maddi Zumalaberekin.

Saio guztietan parte hartzeko bonua ere eskuragarri dago, beste urte batez. 

Ikastaldi honen inguruko informazio gehiago dinamoa.eus eta kulturaz.eus orrietan eskura daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide