'Dantza garaikideko hastapenak' ikastaroaren ingurukoak, Aiala Etxegarai irakaslearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Azpeitiko bizilagunak dinamizatuko du dantza garaikideari eskainitako ikastaroa ikasturte guztian zehar. Dantza modalitate honetara gerturatu nahi duen orori eskainitako saioak izango dira asteartero, Dinamoa sormen gunean.

Kulturaz kooperatibak martxan jarri dituen ikastaro eta tailerre artean aurkitzen da dantza garaikidera gerturatu nahi dutenei zuzendutako hau. Aiala Etxegarai Mendiguren dantzariak bideratuko ditu saioak eta astearteetan izango dira, 19:00etatik 20.30era bitartean. 

Honako bideo honetan azaltzen ditu saioaren ingurukoak Etxegaraik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide