Kulturaz kooperatibak urte hasieran eman zion hasiera DOI erakusketa programari. Bosgarren erakusketa da Nora Alberdi artista bisualarena, eta ikusgai izango da urriaren 20a bitarte.
Etxean bezala. Com a casa lana gertuagotik ezagutu nahi dutenek aukera izango dute, urriaren 15ean, 18.30ean, eta urriaren 20an, 12:00etan, sorkuntzaren ingurukoak argazkilariaren ahotik jasotzeko. Bisita doan den arren, parte hartzeko izena ematea eskatzen da.
Gainontzean, erakusketa ikusgai izango da ondorengo ordutegian:
Astelehenetik ostiralera, 18:00etik 20:00etara.
Larunbatetan eta igandeetan, 13:00etatik 14:00etara.