Kulata taldeak itxi du 2024ko Arkupehotsak egitasmoa Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko aza. 4a, 10:40

Kulata taldea, igandean Sanagustinen. (Kulturaz)

Igande eguerdian eman zuen Kulatak bere lehen kontzertua, kulturguneko oholtza txikian. Hitzordu horretaz gain, Antzerki Topaketen barruan antolaturiko egitaraua izan da protagonista asteburuan. 

Ostiral arratsaldean, Soresu antzokia bete egin zen Artedrama konpainiaren Miñan antzezlanarekin. Antzerki Topaketei hasiera eman dien antzezlana izan da hori. Aurreko egunean, herriko zenbait ikaslek obra ikusi eta antzezleekin solasteko aukera izan zuten. 

Larunbatean, jende andana gerturatu zen Sanagustin kulturgunera Pedro Otaegi herritarrari omenaldia egiteko. Txalo saria jaso zuen bertan azpeitiarrak. Ekitaldiaz gain, Bergarako Kokoxa antzerki taldeko kideen 150 antzezlana ikusteko parada izan zen. 

Igande eguerdian, Kulata taldearen lehen kontzertuaz gozatzeko elkartu ziren hainbat lagun Sanagustin kulturgunean; 2024ko Arkupehotsak egitasmoari zegokion azken kontzertua izan zen Kulatarena. Arratsaldean, Hika Teatroaren Non dira haurrak? antzezlan estreinatu berria ikusteko aukera izan zen Soreasun. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide