21:30ean, Menorkako Pel Gall taldeak eman zion hasiera larunbat gaueko hitzorduari Sanagustinen. Sarrera guztiak aspalditik bukatuta, jarraian, Zea Mays taldeak hartu zuen eszenatokia.
Antzerki Topaketei dagokienez, ostiralean Ilargiaren alabak antzezlana izan zen Soreasu antzokian, Pez Limbo kolektiboaren eskutik.
Larunbat goizean, gaztetxoei zuzendutako txotxongilo tailerra izan zen Dinamoan. Aforoa beteta, eskulanen eta imajinazioaren mundura salto egin zuten bertaratu ziren haur zein helduek. Arratsaldean, Frontoi Txiki aurreko plazatxoan kale antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek. Atx Teatroaren eskutik, Marmarra antzezlana ikusi ahal izan zen bertan.
Igandeko hitzordua Soreasu antzokian izan zen, estreinatu berri den Zorretan antzezlana taularatu zuelako bertan Hika Teatroak.
Asteburuko ekitaldi ezberdinen argazkiak ikusgai daude Kulturazen Artxibategi Digitalean.