Serigrafia tailer aurreratua eskainiko dute abenduan Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko aza. 27a, 10:42

Mikel Ruiz artista, serigrafia tailer batean. (Kulturaz kooperatiba)

Mikel Ruiz artistak gidatuko ditu saioak, bost egunetan banatutako sei saiotan. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da.

Serigrafia tailer aurreratua antolatu du Kulturaz kooperatibak, milaka urte dauzkan teknika izanagatik ere, oraindik emateko asko daukalako. Mikel Ruiz artistak gidatuko ditu saioak, Dinamoa sormen guneko irudiaren eremuan, bost egunetan banatutako sei saiotan.

Bertaratzen direnek serigrafiaren teknika menperatzeko eta teknikaren sekretuak ikasteko aukera izango dute, gero norbere irudiak egiteko aukera izan dezaten. Saioetan parte hartzeko beharrezko material guztia eskura izango dute parte hartzaileek.

Ikastaroak 150€-ko prezioa izango du, 120€-koa Kultur Bonua dutenentzat, eta izena eman nahi dutenek honako fitxa hau bete beharko dute. Edozein zalantza argitzeko, dinamoa@kulturaz.eus helbidera idatzi edo 635 73 87 60 telefonora dei daiteke.

Hona hemen saio bakoitzaren ordutegia, eta landuko den edukiaren inguruko informazioa:

  • 1. saioa. Abenduak 16, astelehena, 16:00-19:00. Serigrafiaren aurkezpena: lantegiaren norabidea planteatu, espazioa ezagutu, materialak eta makinaria erabili, adibideak ikusi paperean eta textilean.
  • 2. saioa. Abenduak 23, astelehena, 11:00-14:00. Irudia: diseinua eta fotolitoak, emulsioa eta pantailak eta errebelatzeko prozesua.
  • 3. saioa. Abenduak 26, osteguna, 11:00-14:00. Estanpazio prozesua tamaina txikian, pantaila handian adibide bat egin mahaiak nola funtzionatzen duen ikusi eta ulertzeko, enkajea landu.
  • 4. saioa. Abenduak 27, ostirala, 11:00-14:00. Kuatrikromia eta tintekin jolasteko aukerak, konbinaketak.
  • 5. eta 6. saioak. Abenduak 28, larunbata. 11:00-14:00 / 15:00-18:00. Esperimentazio pertsonala, ikasitakoa praktikan jartzea, itxiera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide