Orreaga778, Aggressive Combat, Cockney Rejects, Naxker eta Viva Velgradoren doinuez gozatu dute asteburuan Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2025ko mar. 17a, 11:00

Musika izan da protagonista joan berri den asteburuan Sanagustin kulturgunean. Ostiralean, street punk, Oi! eta punk rock musika entzuteko parada izan zen; larunbatean, berriz, post-hardcore eta post-rock doinuak. Larunbateko kontzertuak Aitzealdenk! egitasmoaren barruan egin zituzten. 

Orreaga 778, Aggressive Combat, Cockney Rejects, Naxker eta Viva Velgrado musika taldeek kontzertuak eskaini dituzte asteburuan Sanagustin kulturgunean. 

Ostiralean, street punk, Oi! eta punk rock musika entzuteko parada izan zen Sanagustinen, Orreaga 778, Aggressive Combat eta Cockney Rejects taldeak igo baitziren oholtzara. Jende ugari bertaratu zen Ingalaterrako eta Euskal Herriko musika taldeen emanaldiak ikustera. 

Larunbatean, berriz, post-hardcore eta post-rock doinuak eskaini zituzten Naxker eta Viva Velgrado musika taldeek, Aitzealdenk! egitasmoaren barruan.

Ikusi argazki guztiak, Kulturazen Kultur Artxibategi Digitalean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide