Bi egunetan jendez lepo bete da Sanagustin Bizardunaken itzulerako kontzertuekin

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2025ko mar. 31a, 15:35

Ostiralean eta zapatuan kontzertu bana eskaini zuten Bizardunak musika taldekoek Sanagustin kulturgunean, eta bietan jendez bete zen aretoa. Nafarroako musika taldeak haren ibilbidean zehar ezagun egin ziren askotariko abestiak eskaini zituzten, zaleen gozamenerako. 

Indartsu itzuli da Bizardunak musika taldea, eta horren adierazle izan dira asteburuan Azpeitian eskainitako bi kontzertuak. Ostiralez zein larunbatez jendez lepo bete zen kulturgunea Nafarroako taldearen itzulera birako emanaldirako, eta zaleek gogotik gozatu zuten folk eta folk-rock doinuez.

Hamar bat urte agertokietatik aldenduta egon ostean –2013an laga zituzten oholtzak alde batera–, iaz iragarri zuten agertokietara itzuliko zirela 2025eko udaberrian. Orain, Azken iraina izeneko bira egiten ari dira Euskal Herrian zehar. Azpeitikoa hirugarren geldialdia izan da, aurrez Atarrabian eta Gasteizen eskaini baitituzte emanaldiak. 

Ikusi asteburuko emanaldietako argazki guztiak, Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide