Merina Gris eta Ke Lepo taldeek emanaldi bana eskaini zuten ostiral gauean Sanagustin kulturgunean.
Zuloa lanaren aurkezpenean murgilduta dago Merina Gris taldea, eta kantu zahar eta berriak eskainita dantzarazi zuen Sanagustineko publikoa. Alejo Orbegozo zestoarrak gidatzen duen Ke Lepo proiektuak, berriz, Izpi izeneko LPa du bere lehenengo lana.
Ikusi asteburuko emanaldietako argazki guztiak, Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean.