Hauek dira grabaketetan parte hartu duten talde eta musikazaleak: Katxo ta Xegu, Istilu, Arroite, Ukabil, Insane, Puntapaxa, Tiratxinas, No place, Esur Beltxa, Labankada, B.O.L eta Arrol. Lau egunez, Kulturaz Kultur Kooperatibaren laguntzarekin, Dinamoa sormen guneko soinuaren eremuan aritu ziren grabatzen. Behin ekoizpen eta edizio lanak amaituta, abestiak plazaratzea besterik ez da falta.