Hauxe da Kulturaz kultur kooperatibak uztailerako dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Koloretsu dator uztaila! Udarekin batera iritsi da Kulturaz kultur kooperatibako uztaileko agenda. Eguraldi onak berarekin dakar festa giroa, eta festetan ezin da falta musika, dantza eta kantua. Hemen duzu uztailean Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiban izango dugunaren aurrerapen txiki bat.

Uztailak 5, zapatua

21:00. Arkupehotsak kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

Uztailak 6, igandea

19:00. Jose Mari Orbegozoren eskolakoen dantza emanaldia, Soreasu antzokian.

Uztailak 10, osteguna

21:00. Udako Musika Printzak egitasmoaren barruan, Aire(h)ari bikotearen kontzertua, Madalenako ermitan.

Uztailak 13, igandea

19:00. Dantzaleku, Sanagustin kulturgunean.

Uztailak 17, osteguna

21:00. Udako Musika Printzak egitasmoaren barruan, Easo sinfoniettaren kontzertua, Enparan Dorretxearen atzealdean.

Uztailak 18, ostirala

21:00. Udako Musika Printzak egitasmoaren barruan, Musicalinda hirukotearen flamenko emanaldia, Enparan Dorretxearen atzealdean.

Uztailak 20, igandea

12:00. APOAren poesia errezitaldia, Sanagustin kulturgunean.

19:00. Azpeitia Dantzanen barruan, Itsasi dantza taldearen emanaldia, Soreasu antzokian.

Uztailak 31, osteguna

13:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren saninazioetako kontzertua Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide