The Baboon Show taldeak Sanagustinen egin du burrunba

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

The Baboon Show-k kontzertua eskaini zuen ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta aretoa jendez bete zen talde suitzarra zuzenean entzuteko. Haien aurretik, On oholtzaratu zen.

Sanagustin kulturgunea jendez bete zen ostiral gauean. The Baboon Show Suediako talde ezagunak aretoan batutako jendetza dantzarazi zuen, eta berdin egin zuen aurretik oholtzaratu zen Donostiako On taldeak.

Radio rebelde kantuaren egileek punk eta garage doinuak eskaini zituzten, eta Donostiako taldeak, berriz, sei urteren osteko isilunea eten zuen. 2019an utzi zion kontzertuak emateari, eta aurten itzuli da agertokietara, hirukotea berrituta. Orain, Itsaso Gutierrez, Maialen Urretabizkaia eta Maialen Arana musikariek osatzen dute On.

Ikusi asteburuko emanaldietako argazki guztiak, Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide