Dantza garaikideak eta antzerki sormen laborategiak Dinamoa sormen gunera dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Dantza garaikideko hastapenak eta antzerki sormen laborategiak 2024-2025 ikasturtean utzitako irudiak dira honako hauek. Dinamoa sormen gunean ikasleek keinuak, emozioak, sentsazioak eta bulkadak aktibatzeko aukera izan zuten; nagiak mugimendu bihurtzeko abagunea izan zen.

Ikasturte honetan, berriro ere, geure izatearen edukiontzia den hezurdurari erreparatu nahi diogu. Esperientzia eta ikasketa berriak sortzeko asmoz, antzerki sormen laborategiko eta dantza garaikideko ikastaroen izen emateak zabaldu ditugu. Urritik ekainera bitartean irudi eszenikoak sortzen, desegiten, irakurtzen eta erabiltzen ikasiko dugu. Kontakizun propio nahiz kolektiboei gorputza eman eta zer kontatu eskainiko dugu.

  • Dantza garaikideko hastapenak: dantza garaikidea probatu eta estilo horretara gerturatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa izango da hau, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzekoa. Aiala Etxegarai dantzari eta koreografoak bideratuko du ikastaroa.

  • Antzerki sormen laborategia: oholtzarekin, gorputzarekin, antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua laborategian, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere. Xanti Agirrezabalagaren eskutik antzerkiaren zirrikituak, moduak, arnasak eta sekretuak ikasteko bideak urratzen hasiko gara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide