Grafiti tailerrarekin emango diogu hasiera bihar Grafiaz Betea egitasmoaren IV. edizioari

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2025ko urr. 29a, 13:01

Bihar, 18:00etan, emango diogu hasiera Grafiaz Betea egitasmoaren laugarren edizioari. Lehenengo saioa Kaleko Izarra artistak gidatuko du, eta grafitiaren teknika erakutsiko du. Behin saio horrekin hasita, datozen hilabeteetan, Dinamoa sormen guneko irudiaren eremuan askotariko grafiak ezagutzeko aukera izango da. 

Beste urte batez, grafiek hartuko dute Dinamoa sormen guneko irudiaren eremua, Grafiaz Betea egitasmoak bere laugarren edizioa izango du. Oraingo honetan, kaleko grafiei eskainiko diegu tartea, zebra-bideetan, eraikinetako hormetan eta lurpeko pasabide ilunenetan aurkitzen baitira artista handi askoren obra ikusgarrienak. Ikastaro honetan kaleko sortzaile anonimo horiek ezagutuko ditugu. 

Bihar emango diogu hasiera ikasturteari eta lehenengo saioa Kaleko Izarra artistak gidatuko du. Grafitiaren berezitasunak zeintzuk diren ezagutuko ditugu, eta kaleko obra horien teknikak zertan datzan erakutsiko digu sortzaileak. Biharko tailerrean parte hartu nahi duenak hemen eman dezake izena. 

Grafiaz Betea egitasmoak ikasturte guztiko iraupena izango du, eta bi hilabetean behin tailer bat eskainiko da, bi ordukoa. Saioak Dinamoan izango dira, hileko azken ostegunean, 18:00etatik 20:00etara. Bost saio egingo dira guztira eta saio bakoitzean grafia bat izango dugu ardatz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide