Giro aparta, Mirua eta Burutik taldeen emanaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Mirua taldeko kideak agertokian, hainbat lagunen aurrean. (Kulturaz)

Bi talde horiek kontzertu bana eskaini zuten zapatu gauean Sanagustin kulturgunean, eta herritarrek dantzarako abagunea izan zuten.

Giro bikaina sortu zen larunbat gauean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Mirua eta Burutik taldeek dantzan jarri zituzten hara joandako musikazaleak. Pop klasikoko melodiak, tresna elekronikoen hotsak eta indie erritmoak eraman zituzten Mirua taldeko Maitane Iruiñek eta Malentxo zein Mattin Zeberiok agertokira. Burutik boskoteak, berriz, eskusoinua ideia berritzaileekin uztartzen du, eta emanaldi aparta eskaini zuen Azpeitian.

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke zapatuko emanaldietako irudiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide