Sansebastianen atarian izan dira kultur ekitaldiak ere. Ostiralean, esaterako, Ane Lindanek bakarrizketa saioa eskaini zuen Sanagustin kulturgunean, hainbat lagunen aurrean. Zapatuan, berriz, kontzertuek hartu zuten agertoki berbera: Ehun Kilo eta Belarri Fuckers taldeek heavy metal doinuak eraman zituzten Sanagustinera, herritar hainbaten gozamenerako.
Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke bi hitzorduetako argazkiak.