Jon Plazaolak Aa aita bakarrizketa saioa eskaini zuen ostiralean Soreasu antzokian, eta barre algarak eragin zituen haren jardunak ikus-entzuleen artean. Hain zuzen ere, aitatasunari buruzko bakarrizketa taularatu zuen urretxuarrak, eta ahoan bilorik gabe, umoretik jardun zuen azken 3 urteotan bizitako esperientziaren nondik norakoak azaltzen.
Emanaldiko argazkiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.