Iristear da otsaila, lurra esnatzeko garaia; koplak abesteko eta mozorroak armairutik ateratzeko unea. Hil horrek azaleratu egiten ditu irudimena, sormena eta antzerkirako grina.
Kulturaz kultur kooperatibaren otsaileko eskaintzan hil horren esentziari eutsi nahi izan diogu. Horregatik, dantzarako, sormenerako, barre egiteko, abesteko eta ondo pasatzeko aukera izan da herrian.
Hona hemen otsaileko egitaraua:
Zinema
- Otsailak 1, igandea. Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua, 16:30ean, Soreasu antzokian; Rondallas, 19:30ean.
- Otsailak 2, astelehena. Rondallas, 21:00etan, Soreasu antzokian.
- Otsailak 8, igandea. Bob esponja: una aventura pirata, 16:30ean, Soreasu antzokian; Valor sentimental, 19:30ean.
- Otsailak 9, astelehena. Valor sentimental, 21:00etan, Soreasu antzokian.
- Otsailak 17, asteartea. Ochiren legenda, 16:30ean, Soreasu antzokian.
- Otsailak 22, igandea. Frankie y los monstruos, 16:30ean, Soreasu antzokian; La asistenta, 19:30ean.
- Otsailak 23, astelehena. La asistenta, 21:00etan, Soreasu antzokian.
Kontzertuak
- Otsailak 6, ostirala. Skabidean, Potato, Rosa Sparks eta Bisaiak, 20:00etan, Sanagustin kulturgunean.
- Otsailak 7, zapatua. Latzen eta Kuartz, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.
- Otsailak 13, ostirala. Guatekea, Udal Musika Bandaren eskutik, 22:30ean.
- Otsailak 20, ostirala. Koma, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan.
- Otsailak 28, zapatua. Soziedad Alkoholika, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.
Tailerrak
- Otsailak 21, zapatua. Objektuen antzerkia: Haragi bizitan, Dinamoa sormen gunean, 10:00etan.
- Otsailak 26, osteguna. Grafiaz betea: komikia. 20:00etan, Dinamoa sormen gunean.
Poesia irakurketa
- Otsailak 18, asteazkena. Apoaren hitzordua, Ane Zubeldiaren lana aztertzeko, 19:00etan, Dinamoan.
Bakarrizketa
- Otsailak 27, ostirala. Mikel Bermejoren Eureka bakarrizketa saioa, 20:30ean, Soreasu antzokian.