Potato, Skabidean, Bisaiak, Rosa Sparks, Latzen eta Kuartz, Sanagustin kulturguneko azkenak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2026ko otsailaren 9a

Latzen taldekoak zapatuan Sanagustin Kulturgunean. (Kulturaz.eus)

Ostirala eta zapatua artean sei talde izan dira Sanagustin kulturguneko agertokian. Askotariko doinuak entzun ahal izan dituzte musikazaleek asteburuko bi egunetan.

Ostiralean ska eta reggae doinuak nagusitu ziren Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Iruñeko Skabidean eta Arabako Potato taldeez gainera, Rosa Sparks Lisboako punk/hardcore taldeak nahiz Iruñerriko Bisaiak taldeak kontzertuak eskaini zituzten.

Zapatuan, berriz, hemezortzi urte eta gero agertokietara itzuli den Oñatiko (Gipuzkoa) Latzen taldeak Denboraren orbainak diskoan bildutako metal doinuak aurkeztu zituen Sanagustineko agertokian. Nafarroa Behereko Kuartz bikotea ere aritu zen kulturguneko oholtzan, rock eta blues doinuak tartekatuz.

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke ostiraleko nahiz larunbateko emanaldietako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide