Soziedad Alkoholikak girotu du Sanagustin kulturgunea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Soziedad Alkoholika taldearen emanaldiko une bat. (Kulturaz kooperatiba)

Soziedad Alkoholikaren kontzerturako sarrera guztiak agortuta, Sanagustin osorik bete zen larunbat gauean. Herritarrek gogotik gozatu zuten Gasteizko boskotearen emanaldiarekin. 

Soziedad Alkoholika (SA) taldea izan zen zapatuan Sanagustin kulturguneko agertokian. Confrontación deituriko azken lana aurkeztu zuen Gasteizko boskoteak oholtza gainean, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten taldearen emanaldiarekin. Kontzertuaren aurretik sarrera guztiak agortuta zeuden, eta Sanagustin osorik bete zen. 

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke larunbateko emanaldiko irudi guztiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide