'Hil da jainkosa' antzezlana taularatu dute Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

'Hil da jainkosa' antzezlana Sanagustinen. (Kulturaz)

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktoreek Hil da jainkosa antzezlana taularatu zuten pasa den igandean Sanagustinen. Dozenaka herritar bildu ziren antzezlanaz gozatzeko. 

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktoreek Hil da jainkosa antzezlanarekin girotu zuten Sanagustin igande arratsaldean, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Tradizioak zalantzan jartzen dituzten bi emakumeren istorioa kontatzen du antzezlanak; izan ere, ondarearekin gizartea gehiegi obsesionatu ote den galdetzen diote haiek euren buruari. Hala, hileta perfektuak nolakoa izan behar ote duen galderari erantzuna aurkitu nahian aritu ziren bi protagonistak taula gainean. Dozenaka herritar bildu ziren Sanagustinen antzezlanaz gozatzeko. 

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke antzezlaneko argazki guztiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide