Kulturaz kultur kooperatibak eta Laboral Kutxak lankidetza hitzarmena egin dute. Laboral Kutxaren Azpeitiko egoitzako sinadura ekitaldian izan dira Eñaut Frantsesena Kulturazeko lehendakaria eta Jenni Orbegozo Azpeitiko bulegoko zuzendaria.
Akordioa "etapa berri baten" hasiera izango da, kultur komunitatea hazten, hezten eta sendotzen jarraituko duena, eta denentzat
"onuragarria" izango den lankidetza izango du helburu. Bi aldeek azpimarratu dutenez, "gizarte kulturzale bat" eraikitzen lagunduko duen elkarlanean sinesten dute.
Akordioa hiru urterako sinatu dute, eta laguntza hori Kulturazen hiru lan-ildo nagusiak indartzeko erabiliko dute: ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa.