Olatz Salvadorren ahotsak liluratu du Sanagustin

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Olatz Salvador zapatuan, Sanagustingo agertokian. (Kulturaz)

Salvadorrek zapatu gauean eskaini zuen kontzertua Sanagustinen. Emanaldi ederra izan zen dozenaka lagunen aurrean egindakoa.

Olatz Salvadorrek kontzertu gogoangarria eskaini zuen zapatu gauean Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagunen aurrean jardun zuten abeslariak eta bere taldeak, kanta bat bestearen atzetik eskaintzen. Salvadorren ahotsak liluratu zituen Kulturaz kooperatibak antolatutako emanaldira joandakoak.

Kontzertuko argazkiak Kulturaz kooperatibaren webguneko artxibategi digitalean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide