Dozena bat lagunek parte hartu dute oihalen zirku tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Oihalen zirku tailerra Dinamoan. (Kulturaz kooperatiba)

Helduei zuzendutako saioa izan zen joan den ostiralean egin zutena, eta giro ederrean, oihalekin askotariko akrobaziak egin zituzten parte hartzera animatu zirenek.

Oihalen zirku tailerra egin zuten joan den ostiralean Dinamoan, Haragi bizitan zikloaren barruan. Helduei zuzendutako saioa izan zen, parte hartzeko aurretiazko ezagutzarik behar ez zuena, eta dozena bat lagun elkartu ziren oihalen bueltan. Gogotik gozatu zuten horiek era guztietako akrobaziak eginez.

Argazki gehiago, Kulturaz kooperatibaren webgunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide