Kulturaz kultur kooperatibaren ohiko batzarra izango da ekainaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Kulturaz kultur kooperatibaren ekintzetako bat. (Kulturaz)

Kulturaz kultur kooperatibaren ohiko batzarra izango da datorren asteazkenean, ekainaren 10ean, Dinamoa sormen gunearen beheko solairuan. Lehen deialdia 18:30ean da eta bigarrena, berriz, 19:00etan.

Ekainaren 10ean, asteazkena, Kulturaz Azpeitiko kultur kooperatibaren ohiko batzarra egingo da Dinamoa sormen guneko topalekuan (beheko solairuan). Lehen deialdia 18:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 19:00etan. Kultur kooperatibak bazkide denak batzarrean parte hartzera deitu dituzte, eta batzarraren ondoren mokadutxoa egiteko aukera izango dute batzarreko parte hartzaileek Sanagustin kulturgunean.

Honakoa da batzarraren gai ordena:

  • Sarrera, ongietorria eta azken batzarraren aktaren irakurketa.
  • 2025eko kultur jardueren laburpena.
  • 2025 urteko bestelako lanketak, komunikazioa eta denetariko zerbitzuak.
  • 2025 urteko kontuen azterketa eta onespena, eta irabazien banaketa.
  • Hala balegokio 2026 urteko kudeaketa planaren laburpena.
  • 2026ko aurrekontua.
  • Artezkaritza Kontseiluko kide berriak onartzea.
  • Kulturaz kooperatibaren bestelako gaiak.
  • Galde eskeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide