Esperientziaz beteriko motxila hartuta, agur esan diogu 2025-2026 ikasturteari. Aurtengo edizioan, Sorginorratzak egitasmoari esker, hitzaren, gorputzaren, soinuaren eta irudiaren eremuko zortzi diziplina lantzeko aukera izan dute hainbat gaztetxok.
Sormenaren eta sorkuntza prozesuen aldarteak ezagutu dituzte, eta, elkarrekin, kultura modu kolektiboan ulertu dugu. Ikasturtean zehar, hainbat sortzaileren gidaritzapean, parte hartzaileek magia, zirkua, DJ tailerra, soinu paisaiak, argazkilaritza, arte plastikoak, bertsolaritza eta ipuingintza landu dituzte.
Mila esker, ikasturte honetako bidelagunei, gurasoei eta, batez ere, gaztetxoei, urtean zehar erakutsitako ilusioagatik eta sortutako ideia zein momentu bakoitzagatik. Jarrai dezagun etorkizuneko kulturzaleak hezten!
Goiko bideoan, Sorginorratzak egitasmoaren 2025-2026 ikasturteko laburpena.
Izen-ematea, zabalik
Datorren ikasturtean ere sormenaz gozatzen jarraitu nahi baduzue, gogoratu 2026-2027 ikasturterako izen-ematea zabalik dagoela jada. Kulturazen webgunean aurkitu daiteke informazio guztia.