Julen Alonsok eta Oinkarik 'Haria' ikuskizuna aurkeztu dute Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Julen Alonso eta Oinkari joan den larunbatean Soreasu antzokian. (Kulturaz.eus)

Julen Alonsok eta Oinkarik Haria musika eta dantza ikuskizuna eskaini zuten joan den larunbatean, irailaren 5ean, Azpeitiko Soreasu antzokian.

Musika eta dantza uztartuz, Haria ikuskizuna eskaini zuten joan den larunbatean, irailaren 5ean, Julen Alonso musikariak eta Oinkari dantza taldeak Soreasu antzokian. Kontzertu horretako irudiekin osatutako bilduma ikusgai dago Kulturaz kultur kooperatibaren Artxibategi Digitalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide