Kulturaz Azpeitiko Kultur kooperatiba da, herriko kultur taldeek eta kulturgintzan dabiltzan norbanakoek sortutakoa. Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa sormen gunea kudeatzen ditu.
Webgunea: www.kulturaz.eus
Abenduaren 25ean, eguerdiko ordubatean egingo du, urteroko ohiturari jarraituz. Dozena bat kanta, gabon egun hauetakoak, ezagunak dagoeneko gure belarrientzat. Jarraian duzue errepertorioa.
Bergara eta Arrasateko taldeak izango ditugu zapatu iluntzean. Los Galerna talde instrumentalarekin hasiko da iluntzea, Screamers & Sinners-en erritmo Psychobilly-koekin jarraituko dugu…