Begiratu zure ingurura. Etengabe lagunekin, familiarekin, kafetegiko zerbitzariarekin, bikotekidearekin... erlazionatzen ari gara. Elkar ezagutzeko prozesua, ordea, askotan ez da "erreala" izaten. Normalean, bestearen aurrean ondo gelditzea gustatzen zaigu, bestearen gogoko izatea, besteak gu ez baztertzea. Gure alderdi politenak erakusten ditugu, gure aurpegi onena ipiniz.
Gure aspektu dibertigarrienak erakustea zoragarria da. Horrela jarraitu dezakegu, baina gure erlazionatzeko modura "errealitate" gehiago gehituz. Laburbilduz, garen bezalakoak izanez, horrek dakarren inperfektutasunarekin. Gaizki gauden egunetan, ez daukagu zertan maskara ipini. Gustuko pertsonarekin hitzordu bat daukagunean, gure zauri emozionalen inguruan hitz egin dezakegu, hark gure osotasunean onar gaitzan.
Besteen onarpena nahi dugu, baina lehenengo geurea izan behar dugu. Besteak osotasunean ezagutzen gaituenean, bi aukera izango ditu: onartu ala baztertu. Ezin dugu mundu guztiaren gogoko izan. Baztertzen gaituenak, merezi ez gaituen seinale.
Eta onartzen gaituenak, disfrutatu gaitzala maskararik gabe!