Hilabete honetan oporrak dira mintzagai. Deskantsatzeko eta disfrutatzeko aukera daukagu gehienok. Bidaiatzeko gogoa agertzen da, esperientzia desberdinak bizitzeko desira. Eguraldi ederra eta gozatzeko denbora. Ondo pasatzea merezi dugu.
Lanean egotea tokatuz gero, saia zaitez zuretzako denbora hartzen. Konparaketan ez erortzen. Ondokoaren egoera "hobea" dela uste baduzu, gogoratu kanpotik ikusten dena ez dela beti erreala izaten. Batzuk oporrak bakarrik pasatuko dituzte, beste batzuk jendartean egongo dira. Batzuk gertu gelditzeko aukera bakarrarekin, eta besteak urrutira joanez. Gogoratu, konparaketan erortzeak ez dizu onik egingo.
Aurretik daukazun abuztua espero zenuena bezalakoa ez bada, ez arduratu. Urteak hilabete gehiago ditu, momentu eta pertsona berriak azaltzear daude. Bizitza une txikiez osatuta dago, egunero mirets ditzakegun keinuak identifikatu ditzakegu. Falta zaigunarekin horrenbeste pentsatu beharrean, orain esku artean daukaguna balioztatzea ezinbestekoa da zoriontasuna ulertzeko. Horretarako gai izanda, konparaketan ez gara hain erraz eroriko.