Zeinen onak garen arantzak identifikatzen. Gureak eta besteenak ikusteko beti prest. Zenbaitetan bertan bizitzeko prest. Gure itzala hor dago, eta beti egongo da. Ez da desagertuko. Agian, ikuspuntua aldatu beharko genuke, bere kontra egoteari uko eginez. Bere lagun izan beharko genuke. Gure eta besteen itzalaren lagun.
Bere laguna izatea ez da gogoko izatearen sinonimoa. Gure alde beltzak zerbait positibo bezala ikustea apur bat zaila da, eta ez dizut hori eskatuko. Gogoratu une batez zure lagun on batekin, mesedez. Ziur nago haren itzalen bat ezagutzen duzula, eta iluntasun horretan estimatzen duzula. Berdina egin behar duzu zeure arantzekin. Gogoko izan ez arren, besarkatu. Ulertu eta zaindu.
Bikaintasunetik urrun gaudela onartu behar dugu. Denok. Loreak oso politak dira, arantza eta guzti. Pertsonak ere bai. Hara, gehiago sinetsi beharko genuke gugan. Besteengan. Bizitzan. Aukeretan. Erabakietan.
Ez zaitez definitu zure arantzen arabera. Ez zaitez identifikatu horrenbeste zure alde beltzekin. Ez ahaztu zure koloreekin. Zure bizitasunarekin. Egin zaitez zeure lagun, eta gozatu.