Boteprontoan

Kontrola

Erabiltzailearen aurpegia Sara Amenabar 2025ko mar. 29a, 11:35

(Argazkia: Pixabay)

Sara Amenabarrek otsaileko Azpeitia Guka aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Planak egiten ditugu beteko diren esperantzarekin. Bidea eraikitzen dugu eman beharreko pauso bakoitza ondo pentsatuz. Hala ere, dena ez da guk nahi bezala irteten. Bat-batean, gure plana bertan behera gelditzen da. Egoera txarra aldatzeko edo hobetzeko saiakerak hasten dira, dena gure esku balego bezala.

Agian, lan elkarrizketa bat izan duzu eta ez zara hautatua izan. Lagun batek zure gustuko plana bertan behera utzi du. Erabaki garrantzitsu bat hartu zenuen, eta ez da nahi bezala irten. Maite duzun pertsona batek ez dizu hitz egiten? 

Sentitzen dut honako hau esatea, baina dena ez dago gure kontrolpean. Normala da amorrua edo tristura sentitzea, baina hor gelditu beharrean, gure esku dagoena eta ez dagoena zehazten has gaitezke. Gure jokatzeko moduarekin harro egotea da garrantzitsuena, mina arintzeko zerbait eginez eta gure plana birmoldatuz.

Askatu besteen erabakiak, besteen kontrola. Besarkatu zure gorputza, zure erabakiak eta zure esku dagoena. Gogoratu, beste norbaiten erabakia izan bada, ez da zure errua. Ezin duzu gertatu dena ezabatu, baina zugan izan duen inpaktuaz ardura zaitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide