(👎) Epaitegian, gazteleraz

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek Zaparraie euskara taldeari helarazitako irudiak eta testua dira hauek: "Azpeitiko epaitegian gaztelania hutsez daude kartelak eta oharrak. Sarrerako guarda eta harrera egin zigun emakumea ere, gaztelera hutsean".

Zaparraie Azpeitiko euskara taldeak hilaren 15ean ekin zion hizkuntza eskubideen atalari, herriko anbulatorioko salaketa batekin, eta orain herritar batek Azpeitiko epaitegiko argazki batzuk bidali dizkigu, salaketa modura hark ere.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide