(👎) Gutxieneko euskara maila ez duten zerbitzariak

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidali digun mezua (tabernaren izena X gisa jarri dugu): “Gaur Azpeitiko taberna batean gertatu zaidana azaldu nahi dizuet: X tabernan sartu naiz eta ‘ura gasarekin’ eskatu diot zerbitzariari. Honek atzerritarra dela dirudi. Ez dit ulertu. Polikiago hitz egin diot, esanez ‘ura’ eta ‘gasa’. Aurpegi arraroa jarri du eta esan dit: ‘Espera un momento’. Joan da eta barruko gela batean sartu da. Bi minututan itxoiten egon naiz barran, eta, etortzen ez zenez, alde egin dut. Lotsagarria iruditzen zait Azpeitian holako zerbitzariak egotea, ‘ura’ zer den ulertzen ez dutenak. Eta are lotsagarriagoa tabernako jabeen portaera, zerbitzari horiek kontratatzeagatik gutxieneko euskara maila ez dutela jakinda”.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.
 
Argazkia, guk saretik hartutako bat da; ez da iruzkinean aipatutako tabernakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide